Prokofiev-en “ROMEO ETA JULIETA” balleta

William Shakespeare-ri ezker, Prokofiev-ek musika honen inspirazioa aurkitu zuen. Musika saioetan Freixinos-en musikogramarekin landu dugu “Montesco eta Capuleto”en atala. Baina lehenago, hemen utzi nahi izango nizuke ia 5 minutuko ballet honen zati bikaina (III. atala, 1. partea). Harrigarria zein arintasun eta adierazkortasunarekin mugitzen diren dantzari hauek, Angel Corella eta Alessandra Ferri. Zenbat entsegu ordu?

Prest “Montesco eta Capuleto”en suitea entzuteko? Goazen ba! (MINUTU 1:20an hasiko da guk ezagutzen dugun zatia)

Prokofiev-en “PERU ETA OTSOA”

Prokofiev-ek bere herritik kanpo denboraldi batez bizi izan zen : Inglaterra, Estatu Batuak eta Frantzia ezagutu zuen. Hurrengo bideoan ikusiko duzu Sergei Prokofiev Estatu Batuetara joan zenean bere lana Walt Disney-ri erakustera. Hasieran, Walt Disney jertsei urdinez ikusten dugu Prokofiev agertu baino lehen. Azken honek, bakarrik errusiarrez hitz egiten zuenez, itzultzaile batekin joan behar izan zuen elkarrizketara.

Sergei Prokofiev-ek pianoz aurkezten ditu pertsonai ezberdinen gai musikalak hurrengo ordenean:

  1. Peru (sokazko musika tresnak)
  2. Txoria (zeharkako txirula)
  3. Ahatea (oboea)
  4. Katua (klarinetea)
  5. Aitona (fagota)
  6. Otsoa (tronpa)
  7. Ehiztariak (perkusioa: dunbala eta tinbalak).

Hona hemen ipuina ingelesaz. Belarriak prest!

Eta orain, marrazki bizidunekin primeran pasa!!
http://youtu.be/FCLL_KDAT8c

Iragarki bat ikusi nahi? Ezetz asmatu noren musikarekin eginda dago!

SERGEI PROKOFIEV

SERGEI PROKOFIEV (1891-1953)

Musika garaia: Modernoa
Jaioterria: Sóntsovka (Ukrania)
Hilerria: Moscu (Errusia)
Espezialitateak: Pianoa eta konposizioaz gain, xakean ere bikaina zen.
Lan musikalak: “Romeo eta Julieta” balleta, “Peru eta otsoa” ipuin musikala, “Cinderella” (Marierrauskin), “Hiru laranjen amodioa”, besteak beste.