SAN PRUDENCIO – PRUDENTZIO DEUNA

Berehala Prudentzio Deuna ospatuko dugu, apirilaren 27an, hain zuzen ere. Hau dela eta, hemen uzten dizuet gauza pare bat zuen kabuz ikasi ahal izateko. Alde batetik, Erretetaren partitura, eta bestetik, nire lagunaren bideoa txirulaz. Ziur nago, primeran pasatuko dugula denok elkarrekin jotzen danborraz eta txirulaz. Izan ere, festa denon artean egiten dugu.

Prudentzio Deunaren Erretreta from Kolan on Vimeo.

SINOSUKE – SHIN CHAN

Badakit aspaldiko abestia dela hau, baina, dirudienez, modan jarraitzen du. Eta publikoak agintzen duenez…, hemen duzue txirulaz jotzeko partitura.

(Sakatu partitura eta eramango zaitu “Noteflight”-en orrialdera. Handik entzuteko aukera ere izango duzu).

ABESBATZAREN MUTILAK – “Caresse sur l’ocean”

Hemen duzue lantzen ari garen partitura. Kontuz irudien neurriekin!! (Sakatu irudian, entzuteko eta abiadura aldatzeko aukera izateko).

Hurrengo bideoan benetazko abesbatza batean entzungo duzu partitura osoa. Mutil horietako batzuk  filmean ere agertu ziren.

Eta azkenik, oraindik kostatzen bazaizu, hemen duzu “TXIRULAOKEA”. Ondo pasa!!

POCAHONTAS “Haize koloreak” (Colours of the wind)

Pocahontas-en partitura txirulaz praktikatzeko. Ondo pasa!! (Sakatu partituraren gainean eta handituko da, abiadura aldatzeko aukera izango duzu).

TITANIC – James Horner

Hemen duzue James Hornerrek konposatutako musika “Titanic” filmerako. “Play” sakatzen baduzu, laguntzeko melodia entzuteko aukera izango duzu. Praktikatu zure kabuz!

Partitura sakatzen baduzu, handituko da eta “tempo”a edo abiadura aldatzeko aukera izango duzu. Lerro batek eramango zaitu partituratik melodia entzuten den bitartean.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.