AHO SOKEN FUNTZIONAMENDUA EZAGUTU

Aho soken funtzionamendua sudurreko “nasoskopia” batetik ikusita. Sudurra, paladarra, glotisa eta ondoren sokak. Bai bitxia gure gorputza!

Advertisements

IPUIN MUSIKALA (Sergio López de Landache)

Hemen uzten dizuet adibide bat “Ipuin musikala” egiteko. Iaz grabatu zen gure eskolan Junaum De Lucari esker. Sergiok, gure MUSEko artistak, asmatu eta interpretatu zuen eta Eneko kontalaria izan zen. Orain zuen txanda da asmatzeko ipuin berriak zuek sortutako musika tresnekin. Animo!!

 

SAMANIEGO ESKOLAKO PERKUSIO TALDEA (2011)

Mayumana edo Stomp bezala jotzeko, ez zara oso urrun joan behar. Gure eskolan bertan, “6 de 50” taldeak, Sergio López de Landachek zuzenduta, hurrengo bideoa prestatu zuen 2011n.  Haien lana “UF” izendatu zuten eta Junaum De Lucak lagundu zien bideo grabaketa egiten. Perkusio erakusketa bikaina!

BIRZIKLATUTAKO MUSIKA

Ezagutu poster honetan gauza arruntekin musika egiten duten lau talde: STOMP, MAYUMANA, VEGETABLE ORCHESTRA eta BLUE MAN GROUP. Izugarria!!

BIRZIKLATUTAKO MUSIKA

2013 KORRIKA Bagoaz!!

Aurtengo Korrikaren musika “Esne beltza” taldeak egindakoa entzun eta ikusteko aukera izango duzu hurrengo bideoklipean.
 
 
 
Gehiagorik nahi? Ba hona hemen 1980tik aurrera erabilitako abestiak.
 
Korrika 1: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630395/xabier-amuriza-korrika-korrika-1—1980/
Korrika 2: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630506/akelarre-korrika-korrika-2—1982/
Korrika  3: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630466/egan-korrika-korrika-3—1983/
Korrika 4: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630518/lontxo-aburuza-korrika-4-korrika-4—1985/
Korrika 5: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630531/oskorri-korrika-korrika-5—1987/
Korrika 6: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630543/xanti-eta-maider-gu-aek-koak-gara-korrika-6—1989/
Korrika 7:  Irigoien anaiak eta Mikel Erramuspe – Korrika –
Korrika   8: http://www.goear.com/listen/a29f0eb/aide-korrika-tapia-eta-leturia-korrika-93
Korrika 9: http://www.eitb.com/audioak/gaztea/korrikatb/osoa/630591/bizi-ganoraz-korrika-9—1995/

PENTAGRAMAKO NOTEKIN JOLASTU

Kaixo lagunok!
Hemen duzue Ikasmus -en agertzen diren jolas batzuk notekin jolasteko. Gainera, xilofonoz eta metalofonoz jo ditzakezu. Zure lan musikalak asma itzazu!

Dibujo

Prokofiev-en “ROMEO ETA JULIETA” balleta

William Shakespeare-ri ezker, Prokofiev-ek musika honen inspirazioa aurkitu zuen. Musika saioetan Freixinos-en musikogramarekin landu dugu “Montesco eta Capuleto”en atala. Baina lehenago, hemen utzi nahi izango nizuke ia 5 minutuko ballet honen zati bikaina (III. atala, 1. partea). Harrigarria zein arintasun eta adierazkortasunarekin mugitzen diren dantzari hauek, Angel Corella eta Alessandra Ferri. Zenbat entsegu ordu?

Prest “Montesco eta Capuleto”en suitea entzuteko? Goazen ba! (MINUTU 1:20an hasiko da guk ezagutzen dugun zatia)