SAN PRUDENCIO – PRUDENTZIO DEUNA

Berehala Prudentzio Deuna ospatuko dugu, apirilaren 27an, hain zuzen ere. Hau dela eta, hemen uzten dizuet gauza pare bat zuen kabuz ikasi ahal izateko. Alde batetik, Erretetaren partitura, eta bestetik, nire lagunaren bideoa txirulaz. Ziur nago, primeran pasatuko dugula denok elkarrekin jotzen danborraz eta txirulaz. Izan ere, festa denon artean egiten dugu.

Prudentzio Deunaren Erretreta from Kolan on Vimeo.

LOS PICAPIEDRAS

“Los Picapiedras” ailegatu dira!! Bilmaaaaa ireki iezadazu ateaaaaa!!!




TXIRULA POSIZIOAK ETA NOTAK PENTAGRAMAN

Hemen duzue beste baliabide erreza txirula posizioak ikasteko eta noten kokapena birpasatzeko.

SINOSUKE – SHIN CHAN

Badakit aspaldiko abestia dela hau, baina, dirudienez, modan jarraitzen du. Eta publikoak agintzen duenez…, hemen duzue txirulaz jotzeko partitura.

(Sakatu partitura eta eramango zaitu “Noteflight”-en orrialdera. Handik entzuteko aukera ere izango duzu).

IRUDI MUSIKALEKIN JOLASTU

Ezetz asmatu zenbat batzen diren irudi musikal hauen balioak!! Lortzen baduzu gehien pisatzen duen aldea sakatu “I’m a winner” jartzen badizu, horrek esan nahi du asmatu duzula. Froga ezazu!!

ABESBATZAREN MUTILAK – “Caresse sur l’ocean”

Hemen duzue lantzen ari garen partitura. Kontuz irudien neurriekin!! (Sakatu irudian, entzuteko eta abiadura aldatzeko aukera izateko).

Hurrengo bideoan benetazko abesbatza batean entzungo duzu partitura osoa. Mutil horietako batzuk  filmean ere agertu ziren.

Eta azkenik, oraindik kostatzen bazaizu, hemen duzu “TXIRULAOKEA”. Ondo pasa!!

TCHAIKOVSKY-ren INTXAUR-HAUSLEA

INTXAUR-HAUSLEAREN BALLETA

Ezaguna egiten al zaizu? Jakin ezazu, balleta hau ETA Hoffman-en ipuin batean oinarrituta dagoela: “Intxaur-hauslea eta saguen erregea”. Eta balletaren gidoia prestatzeko Alejandro Dumas-en bertsioa hartu zutela.

Laburpen txiki honetan ezagutuko duzu zertan datza ballet ospetsu honen istorioa.

“Clara, neska gazte bat, eta gabonetan oparitutako intxaur-hausle bat, ballet honen protagonistak izango dira. 

Gau batean, Clararen ametsetan agertuko da Saguen Erregeak bahitu nahian.

Orduan, Intxaur-hausleak (bizia hartuz) eta Clarak, saguen kontrako borroka irabaziko dute.

Honen ondoren, Intxaur-hauslea printzipe bihurtuko da eta bidai zoragarria egingo dute elkarrekin.

Lurralde ezezagunak, leku ederrak eta abentura handiak bizi ondoren, 

Clara esnatu eta konturatuko da dena ametsa izan dela.”

Hurrengo bideoan ipuinaren hasiera ikus daiteke, non herriko agitariak banatzen ditu herriko umeei gabonetako opariak festa handi batean.

BIDAIA eta INTXAUR-HAUSLEAREN SUITEA

Guk klasean entzungo ditugun musikak lotuta daude egin zuten bidaiarekin. Tchaikovsky-k bidaiaren musika nagusienak elkartu zituen *SUITE batean.

  • Lehenengoz, “Elurren lurraldera” joan ziren, non elur-malutak dantzan ikusi zituzten.
  • Handik , “Gozokien lurraldera” bidaiatu ziren, Azukrezko maitagarriari haien borroka saguekin kontatzera.
  • Orduan, irabazteagatik herri desberdinetako dantzak ikusi zituzten. (Balletean eta suitean agertzen diren atalak ez dira zehatz-mehatz berdinak). Hona hemen SUITEaren atalak:
    • Obertura (aurkezpena)
    • Dantzak:
      • Martxa
      • Azukrezko maitagarriaren dantza
      • Dantza errusiarra
      • Dantza arabiarra
      • Dantza txinatarra
      • Txirulen dantza
    • Loreen baltsea

*Zer da SUITE bat?:  Suitea mugimendu laburrez osatutako lan musikala da. Jatorriz barroko dantzaz osatuta.

Hurrengo bideoan, “Gozokien lurraldera” bidaiatzen dutenean, ikusten dituzten herri ezberdinetako dantzak agertzen dira: arabiarra, txinatarra, errusiarra eta mirlitoien edo txirulen dantza.

AZUKREZKO MAITAGARRIAREN DANTZA BEIRAZKO KOPEKIN

PIOTR ILYTCH TCHAIKOVSKY

PIOTR ILYTCH TCHAIKOVSKY (1840-1893)

Jaioterria: Votkinsk (Rusia)

Hilerria: San Petersburgo

Espezialitateak: pianoa, armonia, konposizioa eta kontrapuntoa.

Lan musikalak: 

                • Balletak: “Zisneen lakua”, “Loti ederra” eta “Intxaur-hauslea“.
                • Oberturak, sinfoniak, operak, kontzertuak, eta abar.
TCHAIKOVSKY-REN BIBOLINERAKO KONTZERTUA:
Hemen duzue “El concierto” filmeko Tchaikovsky-ren bibolinerako kontzertua.  Egunen batean ikusteko aukera baduzue, ez galdu!

“USTEKABE” SINFONIA Nor da bere egilea?

Pista batzuk emango dizkizut:

  • Austrian jaio zen.
  • Sei urterekin etxetik joan zen bere aitaren lehengusu batekin bibolina eta klabezina jotzen ikastera.
  • Ahotsa aldatu arte, elizaren abesbatzako bakarlaria izaten zen, ahots bikaina zeukan eta.
  • Txikitan beste ume bati koleta mosteagatik abesbatzatik bota zuten.
  • Mozarten lagunmina izan zen.
  • 104 sinfonia konposatu zituen.
  • Ia bizitza osoa eman zuen Esterházy printze-printzesentzat lanean.
  • Bere musikan umore efektuak erabiltzen zituen.
  • Bihotz oneko gizona izan zen.

 Ez al dakizu oraindik?

 

 

Bai, JOSEPH HAYDN da gure laguna, edo “aita Haydn” Mozartentzat.

 

 

 

Entzun nahi al duzu bere “Agurren sinfonia”? Hasieran agertzen den gizonak azalpen interesgarri batzuk emango dizkizu ingelesez, baina azpitituloekin erderaz. Han kontatzen du zergatik Haydn-ek konposatu zuen sinfonia hau eta nolakoa zen musikarien egoera garai hartan Esterházy jauregian. 

Zein musika tresna izango dira azkenak gelatik desagertzen?

INTERACTIVE ENCYCLOPEDIA OF MUSICAL INSTRUMENTS

Bai, ingelesez dago enziklopedia hau, ez izan beldur!! Oso erreza da eta primeran ikus eta entzuten dira musika tresnak. Zalantzak badituzu, badakizu musika gela ondoan dauzkagula musika tresnen izenak haien argazkiekin hiru hizkuntzetan. Gainera, errima polita egiten dute musika tresna bakoitzarekin. Espero dut zure gustokoa izatea eta bide batez ingelesa pittin bat ikastea!

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.