Prokofiev-en “PERU ETA OTSOA”

Prokofiev-ek bere herritik kanpo denboraldi batez bizi izan zen : Inglaterra, Estatu Batuak eta Frantzia ezagutu zuen. Hurrengo bideoan ikusiko duzu Sergei Prokofiev Estatu Batuetara joan zenean bere lana Walt Disney-ri erakustera. Hasieran, Walt Disney jertsei urdinez ikusten dugu Prokofiev agertu baino lehen. Azken honek, bakarrik errusiarrez hitz egiten zuenez, itzultzaile batekin joan behar izan zuen elkarrizketara.

Sergei Prokofiev-ek pianoz aurkezten ditu pertsonai ezberdinen gai musikalak hurrengo ordenean:

  1. Peru (sokazko musika tresnak)
  2. Txoria (zeharkako txirula)
  3. Ahatea (oboea)
  4. Katua (klarinetea)
  5. Aitona (fagota)
  6. Otsoa (tronpa)
  7. Ehiztariak (perkusioa: dunbala eta tinbalak).

Hona hemen ipuina ingelesaz. Belarriak prest!

Eta orain, marrazki bizidunekin primeran pasa!!
http://youtu.be/FCLL_KDAT8c

Iragarki bat ikusi nahi? Ezetz asmatu noren musikarekin eginda dago!

Utzi iruzkina